Aurkezpena

Hack.in#badakigu informatika elkarte askea da bera ulertzeko oinarrizko kontzeptual hurrengoak direlarik;

Zer da?

hack.in#badakigu informatika elkartea, informatika arloa jorratzen duen herri kultur elkartea da, informatika bere osotasunean landu nahi duen elkartea izanik. hack.in#badakigu aske sentitzen den informatikari talde batek eratzen du.

Izaera

Elkarte honek politika asanblearioa jarraituko du, beraz kide guztien aportazioak era berdintsuan kontutan hartu eta baloratuko dira. Honela, ekarte honen pratehartzailetasuna bermaturik geldituz.

Informatika elkarte honetan ez da sekula jarrera homofobo, sexista, arrazista edota matxistarik onartuko, eta hau oinarrizko printzipioetariko bat izanik.

Helburuak

Informatika bera teknika hutsa da, edozein pertsonaren eskuetara hel ez daiteken teknika kasu
askotan. hack.in#badakigu informatika elkarearen zeregin guztietako bat informatika pertsona guztientzat atzigarria izatea da. Guk tresna moduan software askea erabiltzen dugu, eta jendarteari hurrengoa erakutsi nahi diogu: alde batetik software hori nola erabiltzen den eta bestetik zergaitik erabili behar den, hortan bait datza teknikaren sozializazioa eta azken hau baita gure helburu nagusia. Baina hori ez da guztia, teknikaren sozializazioa konpromezua ere bada, jendearen partehartzea, hau da, guk informatika jendeari zabaltzea, baina ordainetan jendearen konpromezua eta partehartzea jasotzea, eurak ere euren lantxoa aportatuz. Guk ez ditugu erabiltzaile hutsak nahi, guk kontzientziadun pertsona aske, partehartzaile eta konprometituetan sinisten dugu.

Escribe un comentario

Tienes que iniciar sesión para escribir un comentario.