Kaixo, hau izango da Bermiora begira hack.in#badakigu informatika elkarteak egingo duen lehenengo agiria, aurkezpen agiria hain zuzen ere.
Aste honetako azteazkenean hack.in#badakigu informatika taldea aurkeztuko da Bermeoko Gaztelekuan (Erreten lameran) deialdi zabala izango da, Bermioko elkarte desbernei bertan egoteko deia luzatzen diegu, baita bakarka etorri nahi izango diren pertsonei ere. Horrela denon artean hack.in#badakigu zer den jakin ahal izango dugu eta gure arteko lehen kontaktua izan.
Hack.in#badakigu denontzako sortu den informatika talde askea da, informatika bere osotasunean ulertzen duena eta hau librea izan behar dela uste dugu. Horregaitik osatu genuen hain zuzen ere kultur talde hau.
Zer da?
hack.in#badakigu informatika elkartea, informatika arloa jorratzen duen herri kultur elkartea da, informatika bere osotasunean landu nahi duen elkartea izanik. hack.in#badakigu aske sentitzen den informatikari talde batek eratzen du.
Izaera
Elkarte honek politika asanblearioa jarraitzen du, beraz kide guztien aportazioak era berdintsuan kontutan hartu eta baloratzen dira. Honela, elkarte honen pratehartzailetasuna bermaturik geldituz.
Informatika elkarte honetan ez da sekula jarrera homofobo, sexista, arrazista edota matxistarik onartuko, hau oinarrizko printzipioetariko bat izanik.
Helburuak
Informatika bera teknika hutsa da, edozein pertsonaren eskuetara hel ez daiteken teknika kasu askotan. hack.in#badakigu informatika elkarearen zeregin guztietako bat informatika pertsona guztientzat atzigarria izatea da. Guk tresna moduan software askea erabiltzen dugu, eta jendarteari hurrengoa erakutsi nahi diogu: alde batetik software hori nola erabiltzen den eta bestetik zergaitik erabili behar den, hortan bait datza teknikaren sozializazioa eta azken hau baita gure helburu nagusia. Baina hori ez da guztia, teknikaren sozializazioa konpromezua ere bada, jendearen partehartzea, hau da, guk informatika jendeari zabaltzea, baina ordainetan jendearen konpromezua eta partehartzea jasotzea, eurak ere euren lantxoa aportatuz. Guk ez ditugu erabiltzaile hutsak nahi, guk kontzientziadun pertsona aske, partehartzaile eta konprometituetan sinisten dugu.
Guzti hau eta gehiago da hack.in#badakigu, ezagutu nahi dutenenentzat irekita gaudelarik. Berez deia luzatuta dago:
Hilaren 14an (asteazkena) arratsaldeko 19.30etan Gaztelekuko lokaletan.
Animatu eta etorri, ez zaizue damutuko.
Bermeon 2007ko Martxoaren 12an
hack.in#badakigu